Betiko TOPOa, metroaren maiztasunarekin.Donostia eta Irun tunel bidez lotu izan dituen ibilbidea (izenaren sorburu) gure egunerokoa izan da. Eta etorkizunean ere zentzua izaten jarrai dezan, zabaltze-lanei ekingo diegu, egungo azpiegiturak baliatuz metro maiztasuna eskaini ahal izateko.
TOPOaren zabaltze-proiektuak zerbitzu handiagoa eta hobea eskainiko die hiritarrei Benta Berri, Kontxa-Erdialdea eta Easoko geltoki berrien sorrerarekin. Azken horrek egungo geltokia ordezkatuko du, lur azpian eraikiko den azpiegitura berriarekin, eta 21.000m2 aske geldituko dira erabilera publikorako, trenbide-gunea ezabatuko baita.
Proiektuaren edota eraikuntza-lanen inguruko galderarik edukiz gero, ondoko bideetara jo dezakezu erantzuna aurkitzeko.
Bertan, hiritarrek egindako galderen erantzunak topatuko dituzu. Zure zalantzen erantzunak topatu ezean, erabili postontzia galdera bidaltzeko. Galdera lehenbailehen erantzuten saiatuko gara, eta gainontzeko hiritarrentzat lagungarria izan daitekeela iruditzen bazaigu, atal honetan argitaratuko dugu.
Easoko geltokian TOPOgunea kokatu dugu, bertatik igarotzean proiektuaren inguruko nahi adina informazio jaso dezazun. Arreta-ordutegia honakoa da: 08:00 - 15:00. astelehenik ostiralera.